UNIX jaio da
1969an, Ken Thompson eta Dennis Ritchie UNIXen lanetan hasi ziren. Hasieran mihiztatzailean idatzia, laster Crekin, Ritchie-k idatzitako eta goi mailakotzat hartzen den lengoaia batean, berridatzi zen.
C++ sortu zen
1979an, Bjarne Stroustrup «C, klaseekin» garatzen hasi zen, gerora C++ bihurtuko zena. Bere iritzian, aldi berean eraginkorrak eta dotoreak ziren programak idaztea ahalbidetzen zuen garai hartako lengoaia bakarra zen.
Software Askearen hastapena
1984an, Richard Stallman GNU («GNU is Not Unix» - GNU ez da Unix) garatzen hasi zen, Unix-en, pribatiboa zena, oinarritutako sistema eragile aske bat.
Linux muina («Kernel», nukleoa)
1991an, Linus Torvaldsek Linux muina sortu zuen MINIX, Andrew Tanenbaumek idatzitako Unix-en bertsio batean oinarrituta. Linux-en agerpenak software askearen historia irauli eta ezagutzera ematen lagundu du. Begiratu Linux Muinaren 25 urteko garapenaren infografia.
Lehenengo banaketak jaio dira
1993an, GNU eta Linux oinarri dituzten aurreneko banaketa askeak agertzen hasten dira. GNU/Linux banaketa bat, Linux muinak, GNU tresnek eta liburutegiek, eta aplikazio-bilduma batek osatu ohi dute.
Qt sortu zen
1995ean, Norvegiako Troll Tech konpainiak plataforma-arteko Qt azpiegitura («framework») sortu zuen, hurrengo urtean KDE sortzeko erabiliko zena. Qt, KDEren teknologia nagusien oinarria bilakatu zen 20 urte hauetan. Qt-ren historiari buruz gehiago ezagutu ezazu.
KDE iragarri zen
1996an, Matthias Ettrichek «Kool Desktop Environment» (KDE) - «Kool» mahaigain ingurunea iragarri zuen, Unix sistemetarako interfaze grafiko bat, Qt eta C++ erabiliz sortua eta azken erabiltzailearentzat diseinatua. «KDE» izena CDE, garai hartan pribatiboa zen ingurune grafikoari lotutako hitz-joko bat zen. Irakurri KDE Proiektuaren jatorrizko iragarpena.
«KDE One» biltzarra
1997an, KDEren 15 garatzaile inguru elkartu ziren Arnsberg-en, Alemanian, proiektuaren inguruan lan egiteko eta honen etorkizunari buru eztabaidatzeko. Ekitaldi hau KDE One izenarekin egin zen ezagun.

KDE 1. Beta
KDEren 1. beta bertsioa proiektua iragarri zenetik justu urtebetera argitaratu zen. Argitalpenaren testuak azpimarratzen zuen KDE ez zela leiho-kudeatzaile bat, baizik eta ingurune bateratu bat zeinetan leiho-kudeatzailea beste atal bat gehiago zen.
KDE e.V. sortu zen
In 1997, KDE e.V., the nonprofit that represents the KDE community financially and legally, was founded in Tübingen, Germany.
KDE Free Qt fundazioa sortu zen
KDE Free Qt Foundation fundaziorako akordioa sinatu zuten KDE e.V. eta Trolltech-ek, garai hartan Qt-ren jabea. Fundazioak Qt Software Aske gisa erabiltzeko aukera iraunkorra bermatzen du.
KDE 1 argitaratu zen
KDE released the first stable version of its graphical environment in 1998, with highlights as an application development framework, the KOM/OpenParts, and a preview of its office suite. See the KDE 1.x Screenshots.
Konqi
In April 1999, a dragon is announced as the new animated assistant to the KDE Help Center. It was so charming that it replaced the previous project mascot, Kandalf, from version 3.x on. See the KDE 2 Screenshot showing Konqi and Kandalf.
«KDE Two» biltzarra
1999ko urrian, KDE garatzaileen topaketa egin zen Erlangen, Alemanian. Irakurri KDE Two biltzarrari buruzko txostena.

KDE mahaigaina
KDE 2 1.beta bertsiotik nabari daiteke proiektua izendatzeko eran aldaketa bat. Garai batean argitalpenek «K Desktop Environment» gisa aipatzen zutena, soilik «KDE Desktop» gisa aipatzen hasi ziren.
«KDE Three Beta» biltzarra
2000ko uztailean, KDE garatzaileen hirugarren (beta) topaketa egin zen Trysil-en, Norvegia. Jakin ezazu biltzarrean zer egin zen.

KDE 2 argitaratu zen
KDE released its second version, featuring as main news Konqueror web browser and file manager; and the office suite KOffice. KDE had its code almost entirely rewritten for this second version. See the KDE 2.0 Screenshots.
KDE Proiektua
2.1.2 bertsioaren argitalpen iragarpenetik aitzin ere nomenklatura aldaketa bat egon zen. Iragarpena, KDE, «KDE Proiektu» gisa aipatzen hasi zen.
KDE Emakumeak
2001eko martxoan, komunitateko emakumeen taldearen sorrera iragarri zen. KDE Women - KDE Emakumeak sortzea, software askeko komunitateetan emakumeen kopurua handitzen laguntzeko xedea zuen, bereziki KDEn. Ikusi «Akademy 2010»eko «Highlights of KDE Women» bideoa.
«KDE Three» topaketa
2002ko martxoan, 25 garatzaile inguru bildu ziren KDEren hirugarren topaketan Nuremberg-en, Alemania. KDE 3 argitaratzear zegoen eta KDE 2ko kodea Qt 3 liburutegi berrira migratu beharra zegoen.
KDE 3
KDE released its third version, showing as important additions a new print framework, KDEPrint; the translation of the project for 50 languages; and a package of educational applications, maintained by the KDE Edutainment Project. See the KDE 3.0 Screenshots.
KDE e.V. topaketa
2002ko abuztuan, erakundearen lan egiteko modua finkatzeko funtsezkoa izan zen KDE e.V.ko batzordeko kideen biltzar bat egin zen. Biltzar honetan erabaki zen, beste gauza batzuen artean, «KDE» marka erregistratuko zela eta kide berrien gonbita e.V.ko jarduneko bi kidek luzatu eta sostengatu behar zutela.

KDE 3.1
In version 3.1 the community presented KDE with a new look, a new theme for widgets, called Keramik, and Crystal as default theme for the icons. See KDE 3.1 New Feature Guide.
Kastle
2003ko abuztuan, herrialde ezberdinetako 100 kolaboratzaile inguru bildu ziren Txekiar Errepublikako gaztelu batean. Ekitaldiari Kastle izena eman zitzaion eta «Akademy»ren aurrekaria izan zen, komunitatearen urteroko nazioarteko topaketa bihurtuko zen ekitaldia.
Akademy 2004
In August 2004, the first international meeting of the community took place. The event was held in Ludwigsburg, Germany, and launched a series of international events called “Akademy” which take place annually since then. The event got its name because it happened in the “Filmakademie” city film school. See the group photos of all Akademies.
KDE 3.5
KDE 3.5 argitaratu zen. Bertsio honek hainbat ezaugarri berri ekarri zituen, haien artean, SuperKaramba, zure mahaigaina «aplikaziotxoekin» norbere gustura moldatzeko aukera ematen zuen tresna bat; Amarok eta Kaffeine jotzaileak; eta K3B euskarri erretzailea. Ikusi KDE 3.5: Ezaugarri berrien ikusizko gida.
Aurreneko Akademy-Es
2006ko martxoan, Espainiako KDE kolaboratzaileen lehenengo topaketa egin zen Bartzelonan. Harrezkero, Akademy-Es urteroko ekitaldi bat bilakatu da. Jakizu gehiago KDE kolaboratzaile espainiarren taldeari buruz.
«KDE Four Core» topaketa
2006ko uztailean, KDEko oinarrizko liburutegien garatzaileak Trysill-en, Norvegia, bildu ziren «KDE Four Core» topaketarako. Ekitaldia nolabait «KDE Beta Three» Biltzarraren eta «KDE Three» Topaketaren ondorengo moduko bat izan zen eta garatzaileek bertan KDE 4ren garapenean eta proiektuaren oinarrizko liburutegi batzuen egonkortzean lan egin zuten.

Guademy
KDE 4, 1. Alfa
2007ko maiatzean, KDE 4ren 1. alfa bertsioa, «Knut» kode-izenduna, iragarri zen. Iragarpen honek mahaigain erabat berria erakutsi zuen, gai berri batekin, Oxygen, Okular eta Dolphin gisako aplikazio berriekin, eta mahaigaineko oskol berri batekin, Plasma. Begiratu KDE 4.0 1. Alfa: Ezaugarri berrien ikusizko gida.
KDE 4 Garapen-plataforma
2007ko urrian, KDEk bere garapen plataformaren argitalpen hautagaia iragarri zuen, KDE aplikazioak garatzeko oinarrizko liburutegi eta tresnez osatua.
KDE 4
In 2008, the community announced the revolutionary KDE 4. In addition to the visual impact of the new default theme, Oxygen, and the new desktop interface, Plasma; KDE 4 also innovated by presenting the following applications: the PDF reader Okular, the Dolphin file manager, as well as KWin, supporting graphics effects. See KDE 4.0 Visual Guide.
KDE Komunitatea
4.1 bertsioren iragarpenetik aitzin KDE «komunitate» gisa aipatzeko joera zegoen, ez soilik «Proiektu» gisa egitekoa. Aldaketa hori aintzakotzat hartu eta berretsi egin zen hurrengo urteko marka-berritzeko iragarpenean.
Aurreneko «Camp KDE»
2009ko urtarrilean, «Camp KDE»ren lehenengo edizioa izan zen Negril-en, Jamaica. Ameriketan egindako lehenengo ekitaldia izan zen. Honen ondoren beste bi biltzar gehiago egin ziren AEBetan, 2010ean San Diegon, eta beste bat 2011n San Frantzizkon.
Kanaria Handiko «Desktop Summit» Gailurra
2009ko uztailean, aurreneko «Desktop Summit», Mahaigainaren Gailurra, KDE eta Gnome komunitateetako biltzar bateratua egin zen Kanaria Handian, Espainia. Akademy 2009 ekitaldi honekin batera egin zen.
Milioi 1 «commit»
Komunitatea milioi 1«commit»eko marka egitera iritsi zen. 2006ko urtarrileko 500.000tik eta 2007ko abenduko 750.000tik, soilik 19 hilabete beranduago, kolaborazioak milioi bateko markara iritsi ziren. Kolaborazio hauen igoerak KDE 4 berritzailea abiatzearekin bat egiten du.
Aurreneko Randa topaketak
2009ko irailean, Randa Topaketak gisara ezagutzen diren ekintza sailean aurreneko topaketa egin zen Randa, Suitzako Alpeetan. Ekitaldiak komunitateko hainbat proiekturen esprintak ekarri zituen. Harrezkero, Randako Topaketak urtero egiten dira.
Marka-berritzea
2009ko azaroan, komunitateak bere markan aldaketak iragarri zituen. «K Desktop Environment» izena anbiguoa eta zaharkitua bilakatua zen eta «KDE» izango zen haren ordezkoa. «KDE» izenak ez dio aurrerantzean soilik mahaigaineko inguruneari aipamen egingo, orain, komunitatea eta honek sostengatzen duen aterki proiektua, biak, ordezkatzen ditu.
KDE Software bilduma
4.3.4 bertsiotik aitzin, KDE iragarpenek produktuen suite osoa «KDE Software Compilation» (KDE SC) - KDE Software Bilduma bezala aipatzen hasi ziren, joera hori baztertu egin da.
Akademy-Br
In April 2010, the first meeting of Brazil KDE contributors took place. The event was held in Salvador, Bahia, and was the only Brazilian Akademy edition. From 2012 on, the event expanded to a meeting for all Latin American contributors.
Batu jokora («Join the Game»)
2010eko ekainean, KDE e.V.ek «Join the Game» - Batu Jokora, laguntza-partaidetza programa iragarri zuen, komunitateari finantza-laguntza ematea sustatzea helburu duena. Programan parte hartuz KDE e.V.ren kide bilakatzen zara, urtero diru kopuru batekin lagundu eta erakundearen urteko topaketetan parte-hartzeko aukera lortuz.
KDE SC 4.5
2010eko abuztuan, komunitateak beren produktuen: «Development Platform» Garapen-plataforma, «Applications» Aplikazioak eta «Plasma Workspaces» Plasma Languneen 4.5 bertsioa iragarri zuen. Haietako bakoitza argitalpen iragarpen bereizia izaten hasi zen. Bertsio honetan aipatzekoen artean dago 4.4 bertsioan iragarri zen «netbook»entzako Plasma interfazea.
Calligra Suitea
2010eko abenduan, komunitateak Calligra Suitea iragarri zuen, KOffice suitetik bereizketako proiektu bat. KOffice2011an eten zen.
Aurreneko «Conf KDE India»
2011ko martxoan, KDE eta Qt komunitateak Indian lehenengo konferentzia egin zuen Bengaluru-n. Harrezkero, ekitaldia urtero egiten da.
Desktop Summit 2011
2011ko abuztuan, KDE eta Gnome komunitateen beste biltzar bateratu bat egin zen Berlinen, Alemania. mundu osoko ia 800 kolaboratzaile elkartu ziren ideiak partekatu eta software askeko hainbat proiektutan elkarlanean jarduteko.
Plasma Active
Komunitateak mugikorretarako bere interfazearen lehenengo bertsioa argitaratu zuen, Plasma Active. Aurrerago, «Plasma Mobile»k ordezkatu zuen.
Aurreneko LaKademy
In April 2012, the first meeting of the KDE contributors in Latin America, LaKademy, took place. The event was held in Porto Alegre, Brazil. The second edition took place in 2014 in São Paulo, and since then has been an annual event. So far, all editions were held in Brazil, where the highest number of contributors from the Latin American community is based.
KDE Manifestua
KDE Manifestua, KDE proiektu baten onurak eta betebeharrak aurkezten dituen dokumentu bat. Komunitatea gidatzen duten oinarrizko balioak ere barneratzen ditu: Gobernantza irekia, Software askea, Inklusibitatea, Berrikuntza, Jabetza komuna, eta Azken erabiltzaileagan arreta ipintzea.
Konqi berria
2012ko abenduan, komunitateak Krita erabiliz maskota berri bat sortzeko lehiaketa bat abiatu zuen. Lehiaketaren irabazlea Tyson Tan izan zen, Konqi and Katieren itxura berriak sortu zituelarik.
Argitalpen zikloaren aldaketa
2013ko irailean, komunitateak bere produktuen argitalpen zikloan aldaketak iragarri zituen. Haietako bakoitzak, Languneek, Aplikazioek eta Plataformak orain argitalpen bereiziak dituzte. Aldaketa dagoeneko KDE Teknologien berregituratzearen isla zen. Berregituratze honen emaitza izan ziren hurrengo urtean argitaratuko ziren hurrengo belaunaldiko komunitateko produktuak.
Frameworks 5
Frameworks 5 (KF5) azpiegituraren lehenengo bertsio egonkorra, «KDE Platform 5»en ondorengoa, argitaratu zen. Qt 5ean oinarritutako KDE liburutegien belaunaldi berri honek KDE garapen plataforma modularragoa egin eta plataforma arteko garapena erraztu du.
Plasma 5
Plasma 5aren lehenengo bertsio egonkorraren argitalpena. Plasmaren belaunaldi berri honek gai berri bat du, «Breeze». Aldaketen artean dago OpenGL(ES) «scenegraph» baten inguruan oinarritutako osorik hardware bidez azeleratutako grafiko-pila berri batera migratzea. Plasmaren bertsio honek oinarri gisa Qt 5 eta Frameworks 5 erabiltzen ditu.
GCompris KDErekin elkartzen da
Plasma Mobile
Komunitateak Plasma Mobile iragarri zuen, Qt, Frameworks 5 eta Plasma Shell teknologiak erabiltzen dituen telefono adimendunetarako interfaze bat.
Plasma Wayland-en
Wayland-ekin zebilen Plasmaren lehenengo irudi «bizia» zama-jaisteko eskuragarri ipini zen. 2011tik, komunitatea KWin, Plasmaren konposatzaile eta Leiho-kudeatzailea Wayland-ekin bateragarria egiteko lanean dabil.
Plasma 5.5
5.5 bertsioa iragartzen da hainbat ezaugarri berrirekin: «Breeze» gaira gehitutako ikono berriak, «OpenGL ES»erako euskarria KWin-en, Waylan-en euskarria izateko aurrerapena, lehenetsitako letra-tipo berri bat (Noto), diseinu berria.
KDE Neon
Komunitateak iragarri zuen proiektu berri bat gehitu zuela bere inkubatzekoan, KDE Neon, Ubuntun oinarritua. Garatzaileek, proba-egileek, artistek, itzultzaileek eta onartzaile goiztiarrek kode freskoa lortu dezakete Git-etik KDE komunitateak «commit» egin ahala.
Akademy 2016, QtCon-en zati bat
Akademy 2016 QtConen zati gisa egin zen 2016ko irailean Berlinen, Alemania. Ekitaldiak elkartu zituen Qt, FSFE, VideoLAN eta KDE komunitateak. KDEren 20 urteak, VLCren 20 urteak, eta FSFEren 15 urteak opatu zituen.
Kirigami UI
Kirigami argitaratzen da, mugikorrerako edo mahaigaineko gailuetarako Qt-en oinarritutako aplikazioak garatzeko QML osagai multzo bat.
KDEk etorkizunerako duen bisioa aurkezten du
- urtearen hasieran, komunitateko kideen artean eginiko inkesta baten eta eztabaida ireki baten ondorioz, KDEk etorkizunerako duen bisioa deskribatzen duen dokumentu bat argitaratu du. Ikuspegi horrek bere kideek garrantzitsuentzat jotzen dituzten balioak irudikatzen ditu: «Bakoitzak bere bizitza digitalaren gaineko kontrola izanda askatasuna eta pribatutasuna baliatu ditzakeen mundu bat». Ikuspegi hori definitzeko ideia, komunitatea bultzatzen duten motibazio nagusiak zein diren argitzea zen.

KDEk Aholku Batzordea iragarri zuen
Komunitatearen eta bere aliatu izan diren erakundeen arteko lankidetza formalizatzeko, KDE e.V.k Aholku Batzordea iragarri zuen. Batzorde Aholku-emailearen bidez, erakundeek komunitateko jarduera eta erabakiei buruzko iritziak plazaratu ditzakete, KDE e.V.ren ohiko bileretan parte hartu eta Akademy eta komunitateko «sprint»etara joan daitezke.

KDEk 20 urte ospatu zituen
Urriaren 14an, KDEk 20. urtebetetzea ospatu zuen. Unix sistemetarako mahaigainerako ingurune gisa hasi zen proiektua, gaur egun mahaigaineko teknologietatik haratago doazen ideiak eta proiektuak inkubatzen dituen komunitate bat da. Urteurrena ospatzeko, komunitateak, bere kolaboratzaileek idatzitako liburu bat argitaratu zuen. Festak ere egin genituen, zortzi herrialdetan egin ere.

KDE Slimbook iragartzen da
Espainiako magalekoen txikizkari batekin lankidetzan, komunitateak «KDE Slimbook»aren merkaturatzea iragarri zuen, KDE Plasma eta KDE Aplikazioak aurrez instalatuta dakartzan «ultrabook» bat. Magalekoak aurrez instalatutako KDE Neon bertsio bat eskaintzen du eta txikizkariaren webgunetik eros daiteke.

«QtCon Brasil» iragartzen da
Berlinen egin zen «QtCom 2016»an inspiratuta, non KDE, VLC, Qt eta FSFE komunitateak bildu ziren, Brasilgo KDE komunitateak «QtCon Brasil» hartu zuen 2017an. Ekitaldia São Paulo hirian egin zen eta Brasilgo eta atzerriko Qt adituak bildu zituen hitzaldien bi egunetan eta trebakuntzako egunean.

KDE eta Purism-en arteko lankidetza
KDE eta Purism «Plasma Mobile» «Librem 5» telefono adimendunera egokitzeko lankidetza abiatu dute, konpainia estatubatuarrak fabrikatzen duen telefonoa. Librem 5 erabiltzailearen komunikazioen pribatutasuna eta segurtasuna zaintzera bideratuta dagoen telefono bat da. Egokitzeko proiektua abian da, eta laster izango dugu erabiltzaileak erabat kontrolatutako munduko lehenengo telefonoa eta Plasma Mobile ibiliko du.

KDEk helburuak finkatzen ditu
KDEk hurrengo lau urtetarako helburuak finkatzen ditu. Kideek 2015etik aurrera egindako ahaleginaren zati gisa, komunitateak hiru helburu nagusi definitu ditu datozen urteetarako: bere softwarearen erabilgarritsuna eta produktibitatea hobetzea, bere softwareak erabiltzaileen pribatutasuna babesten laguntzen duela ziurtatzea eta kolaboratzaile berrien laguntza eta bat egitea erraztea.
