UNIX Born
1969an, Ken Thompson eta Dennis Ritchie UNIXen lanetan hasi ziren. Hasieran mihiztatzailean idatzia, laster Crekin, Ritchie-k idatzitako eta goi mailakotzat hartzen den lengoaia batean, berridatzi zen.
C++ Created
1979an, Bjarne Stroustrup «C, klaseekin» garatzen hasi zen, gerora C++ bihurtuko zena. Bere iritzian, aldi berean eraginkorrak eta dotoreak ziren programak idaztea ahalbidetzen zuen garai hartako lengoaia bakarra zen.
Free Software Born
1984an, Richard Stallman GNU («GNU is Not Unix» - GNU ez da Unix) garatzen hasi zen, Unix-en, pribatiboa zena, oinarritutako sistema eragile aske bat.
Linux Kernel Written
1991an, Linus Torvaldsek Linux muina sortu zuen MINIX, Andrew Tanenbaumek idatzitako Unix-en bertsio batean oinarrituta. Linux-en agerpenak software askearen historia irauli eta ezagutzera ematen lagundu du. Begiratu Linux Muinaren 25 urteko garapenaren infografia.
Qt Created
1995ean, Norvegiako Troll Tech konpainiak plataforma-arteko Qt azpiegitura («framework») sortu zuen, hurrengo urtean KDE sortzeko erabiliko zena. Qt, KDEren teknologia nagusien oinarria bilakatu zen 20 urte hauetan. Qt-ren historiari buruz gehiago ezagutu ezazu.
KDE Announced
1996an, Matthias Ettrichek «Kool Desktop Environment» (KDE) - «Kool» mahaigain ingurunea iragarri zuen, Unix sistemetarako interfaze grafiko bat, Qt eta C++ erabiliz sortua eta azken erabiltzailearentzat diseinatua. «KDE» izena CDE, garai hartan pribatiboa zen ingurune grafikoari lotutako hitz-joko bat zen. Irakurri KDE Proiektuaren jatorrizko iragarpena.
KDE One Conference Held in Arnsberg
1997an, KDEren 15 garatzaile inguru elkartu ziren Arnsberg-en, Alemanian, proiektuaren inguruan lan egiteko eta honen etorkizunari buru eztabaidatzeko. Ekitaldi hau KDE One izenarekin egin zen ezagun.
Cornelius Schumacher-ren artxiboaKDE Beta 1 Released
KDEren 1. beta bertsioa proiektua iragarri zenetik justu urtebetera argitaratu zen. Argitalpenaren testuak azpimarratzen zuen KDE ez zela leiho-kudeatzaile bat, baizik eta ingurune bateratu bat zeinetan leiho-kudeatzailea beste atal bat gehiago zen.
KDE e.V. Founded
1997an, KDE e.V., KDE komunitatea finantzen aldetik eta alde legaletik ordezkatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea sortu zen Tübingen-en, Alemania.
KDE Free Qt Foundation Created
KDE Free Qt Foundation fundaziorako akordioa sinatu zuten KDE e.V. eta Trolltech-ek, garai hartan Qt-ren jabea. Fundazioak Qt Software Aske gisa erabiltzeko aukera iraunkorra bermatzen du.
KDE 1 Released
KDEk bere ingurune grafikoaren 1. bertsio egonkorra argitaratu zuen 1998an, alderdi aipagarriekin, hala nola aplikazioak garatzeko azpiegitura («framework»), KOM/OpenParts, eta bere bulegoko suitearen aurrerapena.
Konqi Adopted
1999ko apirilean, herensuge bat iragarri zuten «KDE Laguntza-guneko» laguntzaile animatu berri gisa. Hain xarmagarria, ezen aurreko proiektuko maskota, Kandalf, ordezkatu zuen 3.x bertsiotik aurrera. Ikusi Konqi eta Kandalf erakusten dituen KDE 2ren pantaila-argazkia.
KDE Two Conference Held in Erlangen
1999ko urrian, KDE garatzaileen topaketa egin zen Erlangen, Alemanian. Irakurri KDE Two biltzarrari buruzko txostena.
Taldeko argazkia (Cornelius Schumacher-ren artxibotik)The Kool Desktop Environment Becomes 'The KDE Desktop'
KDE 2 1.beta bertsiotik nabari daiteke proiektua izendatzeko eran aldaketa bat. Garai batean argitalpenek «K Desktop Environment» gisa aipatzen zutena, soilik «KDE Desktop» gisa aipatzen hasi ziren.
KDE Three Beta Conference Held in Trysil
2000ko uztailean, KDE garatzaileen hirugarren (beta) topaketa egin zen Trysil-en, Norvegia. Jakin ezazu biltzarrean zer egin zen.
Cornelius Schumacher-ren artxiboaKDE 2 Released
KDEk bere bigarren bertsioa argitaratu zuen, berritasun nagusi gisa Konqueror web-arakatzaile eta fitxategi-kudeatzailea; eta KOffice bulegotika suitea aurkezten zituena. KDEk bere kodea ia osorik berridatzi zuen bigarren bertsio honetarako.
KDE Becomes 'The KDE Project'
2.1.2 bertsioaren argitalpen iragarpenetik aitzin ere nomenklatura aldaketa bat egon zen. Iragarpena, KDE, «KDE Proiektu» gisa aipatzen hasi zen.
KDE Women Group Created
2001eko martxoan, komunitateko emakumeen taldearen sorrera iragarri zen. KDE Women - KDE Emakumeak sortzea, software askeko komunitateetan emakumeen kopurua handitzen laguntzeko xedea zuen, bereziki KDEn. Ikusi «Akademy 2010»eko «Highlights of KDE Women» bideoa.
KDE Three Meeting Held in Nuremberg
2002ko martxoan, 25 garatzaile inguru bildu ziren KDEren hirugarren topaketan Nuremberg-en, Alemania. KDE 3 argitaratzear zegoen eta KDE 2ko kodea Qt 3 liburutegi berrira migratu beharra zegoen.
«KDE Three»ko taldeko argazkiaKDE 3 Released
KDEk bere hirugarren bertsioa,argitaratu zuen, gehitutako berrikuntzen artean KDEPrint, inprimatzeko azpiegitura berri bat; proiektua 50 hizkuntzara itzuli izana; eta «KDE Edutainment» Proiektuak mantendutako aplikazio hezigarrien pakete bat erakusten zituen.
KDE e.V. Meeting Held in Hamburg
2002ko abuztuan, erakundearen lan egiteko modua finkatzeko funtsezkoa izan zen KDE e.V.ko batzordeko kideen biltzar bat egin zen. Biltzar honetan erabaki zen, beste gauza batzuen artean, «KDE» marka erregistratuko zela eta kide berrien gonbita e.V.ko jarduneko bi kidek luzatu eta sostengatu behar zutela.
Taldeko argazkia (Cornelius Schumacher-ren artxibotik)KDE 3.1 Released
3.1 bertsioan komunitateak KDE itxura berri batekin aurkeztu zuen, trepetentzako «Keramik» izeneko gai berri bat, eta «Crystal» ikonoentzako gai lehenetsi gisa. Begiratu KDE 3.1 New Feature Guide, ezaugarri berrien gida.
Kastle Conference Held in Brno
2003ko abuztuan, herrialde ezberdinetako 100 kolaboratzaile inguru bildu ziren Txekiar Errepublikako gaztelu batean. Ekitaldiari Kastle izena eman zitzaion eta «Akademy»ren aurrekaria izan zen, komunitatearen urteroko nazioarteko topaketa bihurtuko zen ekitaldia.
Akademy 2004 Held in Ludwigsburg
2004ko abuztuan, Komunitatearen nazioarteko aurreneko topaketa egin zen. Ekitaldia Ludwigsburg-en, Alemania, egin zen eta harrezkero urtero egiten den «Akademy» izeneko nazioarteko ekitaldi sailaren abioa izan zen. Hiriko «Filmakademie» zinema eskolan egin zelako hartu zuen izen hori. Begiratu Akademi guztietako taldeko argazkiak.
KDE 3.5 Released
KDE 3.5 argitaratu zen. Bertsio honek hainbat ezaugarri berri ekarri zituen, haien artean, SuperKaramba, zure mahaigaina «aplikaziotxoekin» norbere gustura moldatzeko aukera ematen zuen tresna bat; Amarok eta Kaffeine jotzaileak; eta K3B euskarri erretzailea. Ikusi KDE 3.5: Ezaugarri berrien ikusizko gida.
First Akademy-Es Held in Barcelona
2006ko martxoan, Espainiako KDE kolaboratzaileen lehenengo topaketa egin zen Bartzelonan. Harrezkero, Akademy-Es urteroko ekitaldi bat bilakatu da. Jakizu gehiago KDE kolaboratzaile espainiarren taldeari buruz.
KDE Four Core Meeting in Trysill
2006ko uztailean, KDEko oinarrizko liburutegien garatzaileak Trysill-en, Norvegia, bildu ziren «KDE Four Core» topaketarako. Ekitaldia nolabait «KDE Beta Three» Biltzarraren eta «KDE Three» Topaketaren ondorengo moduko bat izan zen eta garatzaileek bertan KDE 4ren garapenean eta proiektuaren oinarrizko liburutegi batzuen egonkortzean lan egin zuten.
Taldeko argazkia (Cornelius Schumacher-ren artxibotik)Guademy Held in in A Coruña
KDE 4 Alpha 1 Released
2007ko maiatzean, KDE 4ren 1. alfa bertsioa, «Knut» kode-izenduna, iragarri zen. Iragarpen honek mahaigain erabat berria erakutsi zuen, gai berri batekin, Oxygen, Okular eta Dolphin gisako aplikazio berriekin, eta mahaigaineko oskol berri batekin, Plasma. Begiratu KDE 4.0 1. Alfa: Ezaugarri berrien ikusizko gida.
KDE 4 Development Platform Released
2007ko urrian, KDEk bere garapen plataformaren argitalpen hautagaia iragarri zuen, KDE aplikazioak garatzeko oinarrizko liburutegi eta tresnez osatua.
KDE 4 Released
2008an, komunitateak KDE 4 iraultzailea iragarri zuen. Oxygen, lehenetsitako gai berria ikusteak sortu zuen zirrara, eta Plasma, mahaigaineko interfaze berriaz gain; KDE 4k ondo aplikazioak aurkeztuz ere berritzailea izan zen: Okular PDF erakuslea, Dolphin fitxategi-kudeatzailea, baita Kwin ere, efektu grafikoen sostengua emanez. Begiratu KDE 4.0 ikusizko gida.
KDE Becomes the Community
4.1 bertsioren iragarpenetik aitzin KDE «komunitate» gisa aipatzeko joera zegoen, ez soilik «Proiektu» gisa egitekoa. Aldaketa hori aintzakotzat hartu eta berretsi egin zen hurrengo urteko marka-berritzeko iragarpenean.
First Camp KDE Held in Negril
2009ko urtarrilean, «Camp KDE»ren lehenengo edizioa izan zen Negril-en, Jamaica. Ameriketan egindako lehenengo ekitaldia izan zen. Honen ondoren beste bi biltzar gehiago egin ziren AEBetan, 2010ean San Diegon, eta beste bat 2011n San Frantzizkon.
Gran Canaria Desktop Summit Held in... Gran Canaria
2009ko uztailean, aurreneko «Desktop Summit», Mahaigainaren Gailurra, KDE eta Gnome komunitateetako biltzar bateratua egin zen Kanaria Handian, Espainia. Akademy 2009 ekitaldi honekin batera egin zen.
1 Million Commits Reached
Komunitatea milioi 1«commit»eko marka egitera iritsi zen. 2006ko urtarrileko 500.000tik eta 2007ko abenduko 750.000tik, soilik 19 hilabete beranduago, kolaborazioak milioi bateko markara iritsi ziren. Kolaborazio hauen igoerak KDE 4 berritzailea abiatzearekin bat egiten du.
First Randa Meetings Held
2009ko irailean, Randa Topaketak gisara ezagutzen diren ekintza sailean aurreneko topaketa egin zen Randa, Suitzako Alpeetan. Ekitaldiak komunitateko hainbat proiekturen esprintak ekarri zituen. Harrezkero, Randako Topaketak urtero egiten dira.
KDE Rebranded
2009ko azaroan, komunitateak bere markan aldaketak iragarri zituen. «K Desktop Environment» izena anbiguoa eta zaharkitua bilakatua zen eta «KDE» izango zen haren ordezkoa. «KDE» izenak ez dio aurrerantzean soilik mahaigaineko inguruneari aipamen egingo, orain, komunitatea eta honek sostengatzen duen aterki proiektua, biak, ordezkatzen ditu.
KDE Software Compilation Becomes a "Thing"
4.3.4 bertsiotik aitzin, KDE iragarpenek produktuen suite osoa «KDE Software Compilation» (KDE SC) - KDE Software Bilduma bezala aipatzen hasi ziren, joera hori baztertu egin da.
Akademy-Br Held in Salvador
2010eko apirilean, Brasilgo kolaboratzaileen aurreneko topaketa izan zen. Ekitaldia Salvadorren, Bahia, egin zen eta Brasilen egindako Akademy edizio bakarra izan zen. 2012tik aitzin, ekitaldia Latinoamerikarako osoko kolaboratzaileen topaketa izatera zabaldu zen.
'Join the Game' Program Announced
2010eko ekainean, KDE e.V.ek «Join the Game» - Batu Jokora, laguntza-partaidetza programa iragarri zuen, komunitateari finantza-laguntza ematea sustatzea helburu duena. Programan parte hartuz KDE e.V.ren kide bilakatzen zara, urtero diru kopuru batekin lagundu eta erakundearen urteko topaketetan parte-hartzeko aukera lortuz.
KDE SC 4.5 Released
2010eko abuztuan, komunitateak beren produktuen: «Development Platform» Garapen-plataforma, «Applications» Aplikazioak eta «Plasma Workspaces» Plasma Languneen 4.5 bertsioa iragarri zuen. Haietako bakoitza argitalpen iragarpen bereizia izaten hasi zen. Bertsio honetan aipatzekoen artean dago 4.4 bertsioan iragarri zen «netbook»entzako Plasma interfazea.
Calligra Suite Announced
2010eko abenduan, komunitateak Calligra Suitea iragarri zuen, KOffice suitetik bereizketako proiektu bat. KOffice2011an eten zen.
First Conf KDE in India
2011ko martxoan, KDE eta Qt komunitateak Indian lehenengo konferentzia egin zuen Bengaluru-n. Harrezkero, ekitaldia urtero egiten da.
Desktop Summit 2011 Held in Berlin
2011ko abuztuan, KDE eta Gnome komunitateen beste biltzar bateratu bat egin zen Berlinen, Alemania. mundu osoko ia 800 kolaboratzaile elkartu ziren ideiak partekatu eta software askeko hainbat proiektutan elkarlanean jarduteko.
Plasma Active for Mobile Announced
Komunitateak mugikorretarako bere interfazearen lehenengo bertsioa argitaratu zuen, Plasma Active. Aurrerago, «Plasma Mobile»k ordezkatu zuen.
First LaKademy Held in Porto Alegre
2012ko apirilean, KDEren Latinoamerikako kolaboratzaileen aurreneko topaketa, LaKademi, egin zen. Porto Alegren, Brasilen izan zen. bigarren edizioa 2014an egin en São Paulon, eta harrezkero urteroko ekitaldi bat izan da. Orain arte, edizio guztiak Brasilen egin dira, bertan baitago Latinoamerikako komunitateko kolaboratzaileen kopuru handiena.
KDE Manifesto Published
KDE Manifestua, KDE proiektu baten onurak eta betebeharrak aurkezten dituen dokumentu bat. Komunitatea gidatzen duten oinarrizko balioak ere barneratzen ditu: Gobernantza irekia, Software askea, Inklusibitatea, Berrikuntza, Jabetza komuna, eta Azken erabiltzaileagan arreta ipintzea.
Konqi Get a Makeover
2012ko abenduan, komunitateak Krita erabiliz maskota berri bat sortzeko lehiaketa bat abiatu zuen. Lehiaketaren irabazlea Tyson Tan izan zen, Konqi and Katieren itxura berriak sortu zituelarik.
Release Cycles Change
2013ko irailean, komunitateak bere produktuen argitalpen zikloan aldaketak iragarri zituen. Haietako bakoitzak, Languneek, Aplikazioek eta Plataformak orain argitalpen bereiziak dituzte. Aldaketa dagoeneko KDE Teknologien berregituratzearen isla zen. Berregituratze honen emaitza izan ziren hurrengo urtean argitaratuko ziren hurrengo belaunaldiko komunitateko produktuak.
Frameworks 5 Released
Frameworks 5 (KF5) azpiegituraren lehenengo bertsio egonkorra, «KDE Platform 5»en ondorengoa, argitaratu zen. Qt 5ean oinarritutako KDE liburutegien belaunaldi berri honek KDE garapen plataforma modularragoa egin eta plataforma arteko garapena erraztu du.
Plasma 5 Released
Plasma 5aren lehenengo bertsio egonkorraren argitalpena. Plasmaren belaunaldi berri honek gai berri bat du, «Breeze». Aldaketen artean dago OpenGL(ES) «scenegraph» baten inguruan oinarritutako osorik hardware bidez azeleratutako grafiko-pila berri batera migratzea. Plasmaren bertsio honek oinarri gisa Qt 5 eta Frameworks 5 erabiltzen ditu.
GCompris Joins KDE
Plasma Mobile Announced
Komunitateak Plasma Mobile iragarri zuen, Qt, Frameworks 5 eta Plasma Shell teknologiak erabiltzen dituen telefono adimendunetarako interfaze bat.
Plasma on Wayland Released
Wayland-ekin zebilen Plasmaren lehenengo irudi «bizia» zama-jaisteko eskuragarri ipini zen. 2011tik, komunitatea KWin, Plasmaren konposatzaile eta Leiho-kudeatzailea Wayland-ekin bateragarria egiteko lanean dabil.
Plasma 5.5 Released
5.5 bertsioa iragartzen da hainbat ezaugarri berrirekin: «Breeze» gaira gehitutako ikono berriak, «OpenGL ES»erako euskarria KWin-en, Waylan-en euskarria izateko aurrerapena, lehenetsitako letra-tipo berri bat (Noto), diseinu berria.
KDE Neon Published
Komunitateak iragarri zuen proiektu berri bat gehitu zuela bere inkubatzekoan, KDE Neon, Ubuntun oinarritua. Garatzaileek, proba-egileek, artistek, itzultzaileek eta onartzaile goiztiarrek kode freskoa lortu dezakete Git-etik KDE komunitateak «commit» egin ahala.
Akademy 2016 Held as Part of QtCon
Akademy 2016 QtConen zati gisa egin zen 2016ko irailean Berlinen, Alemania. Ekitaldiak elkartu zituen Qt, FSFE, VideoLAN eta KDE komunitateak. KDEren 20 urteak, VLCren 20 urteak, eta FSFEren 15 urteak opatu zituen.
Kirigami UI Released
Kirigami argitaratzen da, mugikorrerako edo mahaigaineko gailuetarako Qt-en oinarritutako aplikazioak garatzeko QML osagai multzo bat.
KDEk etorkizunerako duen bisioa aurkezten du
- urtearen hasieran, komunitateko kideen artean eginiko inkesta baten eta eztabaida ireki baten ondorioz, KDEk etorkizunerako duen bisioa deskribatzen duen dokumentu bat argitaratu du. Ikuspegi horrek bere kideek garrantzitsuentzat jotzen dituzten balioak irudikatzen ditu: «Bakoitzak bere bizitza digitalaren gaineko kontrola izanda askatasuna eta pribatutasuna baliatu ditzakeen mundu bat». Ikuspegi hori definitzeko ideia, komunitatea bultzatzen duten motibazio nagusiak zein diren argitzea zen.
KDE 's Advisory Board Announced
Komunitatearen eta bere aliatu izan diren erakundeen arteko lankidetza formalizatzeko, KDE e.V.k Aholku Batzordea iragarri zuen. Batzorde Aholku-emailearen bidez, erakundeek komunitateko jarduera eta erabakiei buruzko iritziak plazaratu ditzakete, KDE e.V.ren ohiko bileretan parte hartu eta Akademy eta komunitateko esprintetara joan daitezke.
KDE Celebrates 20 Years
Urriaren 14an, KDEk 20. urtebetetzea ospatu zuen. Unix sistemetarako mahaigainerako ingurune gisa hasi zen proiektua, gaur egun mahaigaineko teknologietatik haratago doazen ideiak eta proiektuak inkubatzen dituen komunitate bat da. Urteurrena ospatzeko, komunitateak, bere kolaboratzaileek idatzitako liburu bat argitaratu zuen. Festak ere egin genituen, zortzi herrialdetan egin ere.
KDEk 20 urte, Elias Silveira-ren arteaKDE Slimbook Announced
Espainiako magalekoen txikizkari batekin lankidetzan, komunitateak «KDE Slimbook»aren merkaturatzea iragarri zuen, KDE Plasma eta KDE Aplikazioak aurrez instalatuta dakartzan «ultrabook» bat. Magalekoak aurrez instalatutako KDE Neon bertsio bat eskaintzen du eta txikizkariaren webgunetik eros daiteke.
KDE SlimbookQtCon Brasil Announced
Berlinen egin zen «QtCom 2016»an inspiratuta, non KDE, VLC, Qt eta FSFE komunitateak bildu ziren, Brasilgo KDE komunitateak «QtCon Brasil» hartu zuen 2017an. Ekitaldia São Paulo hirian egin zen eta Brasilgo eta atzerriko Qt adituak bildu zituen hitzaldien bi egunetan eta trebakuntzako egunean.
KDE Sets Goals
KDEk hurrengo lau urtetarako helburuak finkatzen ditu. Kideek 2015etik aurrera egindako ahaleginaren zati gisa, komunitateak hiru helburu nagusi definitu ditu datozen urteetarako: bere softwarearen erabilgarritsuna eta produktibitatea hobetzea, bere softwareak erabiltzaileen pribatutasuna babesten laguntzen duela ziurtatzea eta kolaboratzaile berrien laguntza eta bat egitea erraztea.
Handshake Foundation Donates USD 300K to KDE
2018an, Handshake Foundation-ek KDE e.V-eri 300.000 USDeko dohaintza egin zion. Dirua proiektuak finantzatzeko, Calligra Office Suitearen garapena finantzatzeko eta mundu zabaleko erabiltzaileentzako software aske eta sorburu irekikoa sortzen jarraitzeko gure engaiamenduarekin jarraitzeko erabili zen.
Handshake FundazioaDebian KDE Batzorder Aholku-emailera batzen da
Debian, 1993an sorturiko Linux banaketa ospetsua KDEren Batzorde Aholku-emailera batu zen bi komunitateen arteko elkarlanean sakontzeko. Horrekin, espero dugu bi komunitateak oraindik indartsuago bilakatu eta «FLOSS» proiektuak eraikitzeko elkarrekin lanean jarraitzea.
Debian KomunitateaThe Pineapple Fund Donates USD 200K to KDE
Pineapple, funts filantropo anonimoak, KDE e.V-eri 200,000 USDeko dohaintza egin zion 2018an. Horri esker ordaindu ahal izan ziren gure komunitatearekin lotutako gastu guztiak, esprintak eta ekitaldiak.
Pineapple FuntsaKDE-Powered Newspaper World First
Janayugom egunkaria bere argitalpenerako erabilitako software guztia software askera aldatu zuen munduko lehena izatera pasatu zen. Eskualdeko egunkariak 100.000 harpidedun ditu Kerala osoan, India. Aldaketa ospatzeko ekitaldi bat egin zen, estatuko Ministro burua partaide izan zuena. Plasma, Okular, Krita, eta gehiago erabiltzen dira 14 bulego ezberdinetako sistemetan.
KDE Adopts GitLab for Online Development
2019an KDEk GitLab-erako trantsizioa egin zuen gure DevOps plataforma nagusi gisa. Aldaketa honek KDE komunitateari era eraginkorragoan lan egiteko aukera eman zion eta kolaboratzaile berriei gurekin batzeko ahalegina apaldu zuen. GitLab-en gure instantzia KDE Invent-en aurki daiteke.
KDEk GitLab hautatzen duNew Goals Set for 2019
KDEk etorkizun hurbilerako helburu zerrenda berri bat iragartzen du 2019ko «Akademy»n. Komunitateak proposamen-zerrenda luze bat laburtu du, eta erabaki du, KDE software osoan zehar erabiltzaile-esperientzia koherente bat lehenestea, KDEren aplikazioak erabiltzaileen eskuetara paketatze metodo berrien laguntzarekin helaraztea, eta Wayland saioa hobetzea.
KDE Adopts Matrix for Instant Messaging
Matrix, sorburu irekiko bat-bateko mezularitza plataforma deszentralizatu eta segurua, beraien bat-bateko mezularitza grafikoa izatea gustuko dutenentzako lehenetsitako eta gomendatutako komunikatzeko bide bilakatu zen. Matrix-ek komunitateko partaideei web-oinarriko, mahaigaineko edo mugikorreko bezeroak erabiltzeko aukera ematen du, baita KDEko berezko bezeroak ere, hala nola Neochat. Oraindik badaude IRC kanalak eta Matrix-ekin zubi bidez komunikatzen dira, sistema ezberdinak erabiltzen dituzten erabiltzaileak elkarrekin erraz komunikatu daitezkeela bermatuz. Telegram kanalekin antzera, naiz eta hauek ez diren ofizial gisa hartuak, Telegramek ez dituelako haren zerbitzarietako kodea edo zifratzeko metodoak sorburu irekiko egiten.
KDE PinePhone iragartzen da
KDEren Plasma Mobile-n garatzaileek PINE64rekin indarrak batu zituzten PinePhone KDE Community Edition sortzeko, bakarrik software askea darabilen mugikor bat, aldaketak egiteko erraza da eta zure pribatutasuna babesten du.
KDE PinePhoneGCompris Celebrates 20th Anniversary
2020an GCompris-ek bere 20. urtemuga ospatu zuen eta gainera Keralako, India, ikastetxe askotan erabileran ipini zen. KDEren heziketarako aplikazioek mundu osoko ikasleei lagundu diete hamarkadetan zehar eta KDE Educational proiektuaren zati dira.
GCompris malabarerazSlimbook Becomes KDE Patron
Slimbook, arreta Linux-en ipinia duen Espainiako ordenagailu marka bat, KDEren babesle bilakatu da. GNU/Linux eta Plasma duten ordenagailu anitzak eskaini dituzte urte luzez, eta KDE eta software irekiari laguntza ematen jarraitzen dute beraien ekarpenekin.
Alejandro López (eskuinean), Slimbook-eko zuzendari nagusia, KDE e.V. batzarreko Adriaan de Groot-ekin.PINE64 Joins KDE as a Patron
PINE64 prezioz eskuragarriak diren telefonoak, kalitate handikoak, eta beste gailu batzuk software irekiarekin banatzea helburu duen konpainia bat da. PINE64 KDEren babesle bilakatu da urte luzez KDE software daramaten gailuak banatu ondoren.
PinePhone - KDE Community EditionTUXEDO Computers Becomes KDE Patron
TUXEDO Computers-ek GNU/Linux eta KDE Plasma aurrez instalatuta duen produktu anitz du. Sorburu irekiko softwareari urte luzez laguntza eman diote eta orain KDEren babesle bilakatu dira.
Herbert Feiler, TUXEDO Computers-eko zuzendari nagusia.Valve Chooses KDE Plasma for Steam Deck
Valve, Steam-en sortzaileak, Steam Deck izeneko jokoetarako bere ordenagailu eramangarriak mahaigainerako esperientzia lehenetsi gisa KDE Plasma duela iragartzen du. KDE garatzaileak Valve-rekin lanean aritu dira Plasmak Steam Deck-ekin ondo lan egin dezan.
KDE Plasma Steam Deck-en ibiltzenFirst In-Person Post-Pandemic Akademy Held in Barcelona
Akademy 2022 Bartzelonan ospatu zen urriaren 1etik 7ra. Bi urtean, komunitateko kideek eta gonbidatuek, presentzialki, KDEren proiektuetan (eta alboko proiektuetan) gertatatzen ari zenari, artearen egoerari eta nondik norakoei buruzkoak azaldu zituzten.
Bartzelonan 2022ko Akademy-ko parte hartzaileak.KDE Wins at Fundraising
KDEk dirua biltzeko bi ekimen saiakera berri egin zituen 2022an. Lehenengoa aplikazio jakin baterako dirua biltzeko: Kdenlive, KDEren bideo editorea. Gure helburua 15.000€ biltzea zen, garatzaileei, eskari handiko ezaugarriak gehitzeko eta kodea egonkortzeko ahalmena emateko. Bigarren ekimena urte amaierako diru bilketa izan zen, 20.000€ biltzeko helburuarekin. Bi diru-bilketak arrakastatsuak izan ziren, ezarritako helburuak gaindituz. Lorpen hori, komunitateko kideen, jarraitzaileen, eta erabiltzaileen eskuzabaltasunaren lekuko dira.
Katiek eta Konquik zure dohaintzagatik eskerrak ematen dizkizute.KDE Free Qt Foundation Celebrates 25th Anniversary
Fundazioak Qt armazoiaren («framework») gaur egungo eta etorkizuneko askatasuna bermatzen du, beharrezkoa bada, Qt sorburu irekia izaten jarraitzen duela ziurtatzeko, Qt BSD lizentzia pean kaleratzeko eskubidea baitu. lege-berme nabarmen horrek software askearen komunitatea babesten du eta garatzaileen, kolaboratzaleen, eta bezeroen artean konfiantza sortzen du.
KDE Free Qt fundazioak Qt tresna-multzoa aske mantentzen laguntzen du.g10 Code Becomes KDE Patron
g10 Code GmbH KDEren mezenasen zerrendara batu da. g10 Code-k kriptografia softwarean neurrira eginiko garapena, hobekuntzak, eta auditoretzak egiten ditu -- bereziki GnuPG zifratze eta sinadura digitalerako tresna ezagunetarako.
g10 logoa.KDEk Plasma 6 abiarazten du
Plasma 6rekin, gure teknologia-pilak bi bertsio-berritze nagusi izan zituen: gure aplikazioen armazoiaren («framework»), Qt, bertsio berrienera trantsizioa, eta Linux-eko grafikoen plataforma modernora, Wayland, migrazioa. Argitalpenari "MegaKaleratzea" ezizena ipini zioten, KDEren aplikazioen eta armazoiaren («framework») bertsio berriak, Plasma Mugikorraren bertsio berri batekin aldi berean argitu zirelako.
Lehenetsitako Plasma 6 mahaigain ingurunea.MBition Becomes KDE Patron
MBition supports the work of the KDE community with its generous sponsorship. MBition designs and implements the infotainment system for future generations of Mercedes-Benz cars and utilizes KDE's technology and know-how for its products.
MBition's logo.KDE Linux is born
KDE Linux is a free, open-source, user-focused operating system being built by KDE to include the best implementation of everything KDE has to offer, using the most advanced technologies.
Project Banana was the code name for KDE Linux.Techpaladin Joins KDE's Patrons
Techpaladin becomes an official KDE patron and contributes to our community's funding. Techpaladin was founded by experienced and prominent KDE contributors who develop KDE-based software for such high-profile companies such as Valve and Qt Group.
The Techpaladin logo.Symless Becomes KDE Supporter
Symless commits to support KDE patrons. Symless develops Synergy, an open source solution that allows users to share a keyboard, mouse, and clipboard across several computers at the same time, without extra hardware and regardless of whether they are using Linux, Windows, macOS, or a mix of all of the above.